Erritualetan zer landu daiteke?

Iragan larrazkenean (2015ko azaroan), PIA saileko informazio bilkura batean, hamabost bat erakasle bildu ginen « Erritualetan zer ikus daiteken » aipatzeko, eta bereziki hizkuntza nola landu daiteken momentu berezi hauetan.

Saio biziki interesgarri hau lehen mailako bi euskarazko erakasleek, AnaMari Irungaray eta Marie Noelle Bordak, ereman zuten, beren lekukotasunak ekarriz, materiala erakutsiz, egin dituzten didaktika hautuak esplikatuz…

Bideoak ez daitezke hemen eman, bai ahatik baliatu zuten powerpoint hura. Hemen duzue : ERRITUALAK

AnaMari eta Marie Noellek ere dokumento bat sortu dute, biziki lagungarri izan daitekena erakasleentzat : Rituels en langue Basque

Bukaeran, hurbildu ziren erakasleek onetsi zuten saioaren interesa, alde pratikoa, lekukotasunen aberastasuna… Ahatik, adierazi zaukuten, arrazoinekin, 2. eta oroz gainetik 3. zikloko adibide guti ekarriak izan zirela. Beraz pentsatu dugu helduden urteko PIA sailean, holako modulo bat sortuko dugula, 2. eta 3. zikloari bereziki itzulia izanen dena. Beraz, irailan, egon PIA16-17ren barrandan eta ez ahantz izena emaitea!

Eta berriz ere Milesker haundi bat AnaMari eta Marie Noelle-i, gure gomita onarturik!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*